IRABAZI 500€

 

Zure leialtasuna eskertu nahian zure mugikorretik erraz irabazteko moduko hainbat sari eskaini nahi dizkizugu.


 

Lehiaketaren oinarriak

EPEA ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Zozketak 2022ko abenduaren 22an egingo da.
Parte hartzeko:
– Jarraitu Bioki INSTAGRAMeko eta/edo FACEBOOKeko bere kontuan: @ventabiok
– Eman “Like” bat argitalpenari
– Egin komentario bat @lagun bat aipatuta

Parte hartu ahal izateko, epe horretan kontu bat izan behar duzu aktibo Instagramen/Facebooken. Zozketetan parte hartzea xede duten profilak, edo profil fantasmak diren seinale ikusten zaienak, saritik kanpo geratuko dira.

SARIA

Zozketaren saria 500 €-ko opari-txeke bat da, Biok Taldeko dendetan eta jatetxeetan trukatzeko. Erosketa batean baino gehiagotan eta atal desberdinetan (Jatetxeak, Moda, Supermerkatuak, Idoia lurrindegia, Zelai, Wolala,…) trukatu ahal izango da.
Opari-txekeak ez du iraungitze-datarik, pertsonala eta transferiezina da, eta ezin izango da diruagatik trukatu.

ZOZKETA

Zozketa argitaratuko dugu Instagramen eta Facebooken aldi berean. Epea amaitzean, irabazle bakar bat izango da 2 sareetan parte hartu eta jarraibideak zuzen bete dituzten guztien artetik.
Parte-hartzaileen arteko zozketa Instagram/Facebook postean adierazitako datan egingo da, eta zozketa eta storiak argitaratzen diren post berean jakinaraziko zaio irabazleari. Horrela, irabazlea Biok erakundearekin harremanetan jarriko da mezu pribatu baten bidez. Hasierako irabazleak saria erreklamatzen ez badu, sari hori ez emateko eskubidea gordetzen du Biokek.

SARIAREN BANAKETA

Sariaren emaitza ausazko zozketak egiten dituen hirugarrenen aplikazio baten bidez izango da.
Irabazlea izanez gero, parte-hartzaileak bere datuak argitaratzeko baimena ematen du, irabazleak argitaratzeko helburu bakarrarekin.
Saria onartu ondoren, irabazle bakoitzak mezu pribatu bat jasoko du Instagramen edo e-mail baten bidez, saria nola emango zaion azaltzeko.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK

Agerian geratzen bada parte-hartzaileetako edozeinek ez dituela betetzen Oinarrietan eskatutako baldintzak, edo parte hartzeko emandako datuak ez direla baliozkoak, haren parte-hartzea baliogabetzat joko da, eta Zozketatik kanpo geratu da automatikoki, Zozketa honen ondorioz emandako sarien gaineko eskubide oro galduta.

Partekatu zozketa zure lagunekin eta goza dezagun guztiok “Le Super Jeu Concours“ sariketaz.