Pribatutasun-baldintzak

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (LSSI-CE) betetzeko, Venta Biok SAk jakinarazten dizu https://ventabiok.com/ webgunearen titularra dela. Lege horretako 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Venta Biok SAk honako datuak jakinarazten ditu:

Webgune honen titularra Venta Biok SA da, bere IFK A31143803 da eta helbidea Ibardin gaina 28 – 31780, Bera (Nafarroa). Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 504 liburukian, 66. folioan, 4.900 E orrian, 1. inskripzioan. Honakoa da enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa:
info@ventabiok.com

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUN-ERREGIMENA

Venta Biok SAren webgunean sartzen eta ibiltzen dena eta berau erabiltzen duena erabiltzailea izango da, eta Venta Biok SAren webgunean nabigatzean, beraz, onartu egiten ditu hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak; era berean, aplikatzekoa da kasuan-kasuan legez derrigorrez bete beharreko araudia ere.

Venta Biok SAren webguneak era askotako informazioa, zerbitzuak eta datuak ematen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartuko du webgunea zuzen erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun horrek barne hartuko ditu honako hauek ere:

– Venta Biok SAk webgunean jasotako eduki edo eskainitako zerbitzu jakin batzuetarako jartzen dituen formularioetan, egiazko eta zilegizko informazioak emango ditu.

– Venta Biok SAk emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak ez ditu erabiliko baldintza hauek, legeak, moralak, ohitura onek edo ordena publikoak xedatutakoaren aurka, ez eta hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egiteko moduan ere.

LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Erabiltzailea webgune honetan ezarritako loturen bidez beste webgune batzuetan sartzen bada, Venta Biok SAk ez du bere gain hartuko webgune horietako edukiaren erantzukizunik, eta adierazten du ez duela aztertuko eta ez duela kontrolatuko sareko beste webgune batzuetako edukia. Orobat, ez du besteren orrien irisgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna edota legezkotasuna bermatuko, nahiz eta bere webguneko loturen bidez sartu horietara.

Venta Biok SAk adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileei webgunean nabigatzearen ondorioz kalte egitea eragozteko. Ondorioz, Venta Biok SAk ez ditu bere gain hartuko Interneten nabigatzearen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen erantzukizunik.

ALDAKETAK

Venta Biok SAk eskubidea du bere webguneko edukian behar diren aldaketak egiteko, aurrez jakinarazi gabe. Venta Biok SAk webguneko edukiak nahiz webgunea erabiltzeko baldintzak alda ditzake. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango ditu, zuzenbidean onartutako edozein modutara, eta nahitaez beteko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta harik eta berriz aldatzen diren arte.

DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak IFK A31143803 eta helbidea Ibardin gaina 28 – 31780 Bera (Nafarroa) dituen Venta Biok SA titularra duen tratamendu-sisteman sartuko direla, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izateko. Indarrean dagoen araudia betetzeko, Venta Biok SAk jakinarazten dizu aurrez aipatutako arauak betetzeko behar-beharrezkoa den epean gordeko direla datuok.

Venta Biok SAk jakinarazten dizu datuen tratamendua legezkoa, fidela, gardena, egokia, beharrezkoa, mugatua, zehatza eta eguneratua izango dela. Horregatik, Venta Biok SAk hitzematen dizu arrazoizko neurri guztiak hartuko dituela, datuak zehatzak ez direnean, horiek berehala ezeztatzeko edo zuzentzeko.

Datuak babesteko indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideak erabilita, zure datu pertsonaletara sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak ezeztatzeko eta transferitzeko eta datuen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea gauzatu ahal izango duzu, bai eta datu horiek tratatzeko emandako baimena kentzekoa ere, eta eskubide horiek gauzatzeko eskaera lehen adierazitako posta-helbidera edo info@ventabiok.com helbide elektronikora bidali behar duzu.

Dagokion erreklamazioa jartzeko Kontrol Agintaritzara jo dezakezu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Venta Biok SA da, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra, baita bertan jasotako eduki guztiena ere (besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako material-aukerak; funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.), Venta Biok SAren titularitatekoak diren neurrian. Ondorioz, Espainiako ordenamendu juridikoan jabetza intelektualak babestutako obrak dira, eta aplikatzekoa zaie bai arlo horretan Espainian eta Europar Batasunean indarrean dagoen araudia, bai Espainiak arlo horretan sinatutako nazioarteko hitzarmenak.

Eskubide guztiak erreserbatuak. Jabetza Intelektualaren Legean xedatutakoari jarraituz, berariaz debekatuta egongo da webgune honetan jasotako edukiak (guztiak edo horietako batzuk) merkataritza-helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean komunikatzea, bai eta edukiok besteren eskura jartzea ere, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, Venta Biok SAk horretarako baimena eman ez badu.

Erabiltzaileak Venta Biok SAren titularitatekoak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik. Erabiltzaileak ez du ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko Venta Biok SAren orrietan instalatutako babes-dispositiborik edo segurtasun-sistemarik.

LEGEZKO AKZIOAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Venta Biok SAk, era berean, akzio zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena du, bere webgunea eta bertako edukiak behar den bezala erabiltzen ez badira edo baldintza hauek betetzen ez badira.

Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean ezartzekoa den eta indarrean dagoen araudiak arautuko du. Aldeen artean eztabaidaren bat sortzen bada, gatazkak konpontzeko arbitrajera edo jurisdikzio arruntera jo ahal izango dute, horri buruzko jurisdikzioaren eta eskumenaren arloko arauak beteta. Venta Biok SAren egoitza Nafarroan, Espainian, dago.

SARE SOZIALETAKO PRIBATUTASUN POLITIKA

Indarrean dagoen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (RGPD) eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (LSSI-CE) betetzeko, VENTA BIOK SAk erabiltzaileei jakinarazten die Facebook sare sozialean profila sortu duela, batez ere bere produktuen eta zerbitzuen publizitatea egiteko.

Venta Biok SAren datuak: IFK: A31143803; Helbidea: Ibardin gaia 28 – 31780, Bera (Nafarroa); Helbide elektronikoa: info@ventabiok.com Web domeinua: https://ventabiok.com/

Erabiltzaileak profila du sare sozial berean, eta Venta Biok SAk sortutako orriari lotzea erabaki du, eta, era horretara, sarean hari publizitatea egiteko interesa erakutsi du. Gure orriari lotzean, baimena eman digu haren profilean argitaratuta dituen datu pertsonalak tratatzeko.

Erabiltzailea uneoro sar daiteke sare sozialaren pribatutasun-politiketan, eta pribatutasuna bermatzeko konfigura dezake bere profila.

Venta Biok SAk erabiltzailearen informazio publikoa eskuratu dezake eta tratatu dezake, bereziki haren kontaktu-izena. Datu horiek sare sozialaren barruan erabiliko dira soilik. Ez dira inolako fitxategitan sartuko.

Datuotan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko eta datu horiei aurka egiteko eskubideak dituzu eta gauzatu ditzakezu, Datu Pertsonalak Babesteko Legearen arabera, eta Venta Biok SAren aurrean baliatu nahi izanez gero, xehetasun hauek kontuan izan behar dituzu:

  • Sartzea: Sare sozialaren funtzionaltasunak eta erabiltzaileen profiletako informaziora sartzeko gaitasunak zehaztuko dute sarbidea.
  • Zuzentzea: Venta Biok SAren kontrolpeko informazioari dagokionez gauzatu ahal izango da soilik, esate baterako, orrian bertan argitaratutako komentarioak ezabatzeko. Normalean, sare sozialera jo beharko duzu eskubide hori gauzatzeko.
  • Ezeztatzea eta/edo datuei aurka egitea: Aurreko kasuan bezala, Venta Biok SAren kontrolpeko informazioari dagokionez gauzatu ahal izango da soilik; esate baterako, profilari lotuta egoteari uzteko.

Venta Biok SAk jarduketa hauek egingo ditu: Profilaren informazio publikora sartuko da. Erabiltzailearen profilean argitaratuko du Venta Biok SAren orrian aurretik argitaratuta dagoen informazioa. Sare sozialeko kanalen bidez mezu pertsonalak eta indibidualak bidaliko ditu. Erabiltzailearen profilean argitaratuko ditu orriaren egoeraren eguneraketak.

Erabiltzaileak bere konexioak kontrolatu, interesgarri iruditzen ez zaizkionak ezabatu eta konexioak norekin partekatzen dituen mugatu dezake betiere. Horretarako bere pribatutasunaren konfiguraziora sartu beharko du.

SARE SOZIALETAKO ARGITALPENAK

Venta Biok SAren orriari lotzen zaionean, komentarioak, estekak, irudiak edo argazkiak edo sare sozialak jasandako bestelako multimedia edukiak argitaratu ahal izango ditu erabiltzaileak. Nolanahi ere, erabiltzaileak izan behar du horien titularra, eta egile eta jabetza intelektualeko eskubideak izango ditu horien gain, edo eraginpeko hirugarrenen baimena edukiko du. Berariaz debekatuta dago orrian edozein elementu –testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta abar– argitaratzea, baldin eta moralaren, etikaren, gustu onaren edo ohorearen aurkakoa bada edo izan badaiteke, eta/edo jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, norberaren irudirako eskubidea edo legea bera urratzen edo hausten baditu. Halakoetan, Venta Biok SAk eskubidea du edukia berehala ezabatzeko, eta erabiltzailea iraunkorki blokeatzeko eska dezake.

Venta Biok SAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak bere kabuz argitaratutako edukien erantzukizunik.

Erabiltzaileak gogoan izan behar du haren argitalpenen berri izango dutela beste erabiltzaile batzuek ere; beraz, erabiltzailea bera da bere pribatutasunaren erantzule nagusia.

Venta Biok SAk ez ditu ezein fitxategitan gordeko orrian argitaratutako irudiak, baina sare sozialean egongo dira.

LEHIAKETAK ETA SUSTAPENAK GIZARTE SAREETAN

Venta Biok SAk lehiaketak eta sustapenak egiteko eskubidea du, bere orriari lotzen zaion erabiltzaileak horietan parte hartu ahal izango du. Sare sozialaren plataforma erabiltzen denean horretarako, hor argitaratuko dira haietako bakoitzaren oinarriak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea eta aplikatzekoa den beste edozein arau betez betiere.

Sare sozialak ez du gure sustapenetako bakar bat ere babesten, bermatzen edo administratzen, eta ez du loturarik horietako bakar batekin.

PUBLIZITATEA SARE SOZIALETAN

Venta Biok SAk bere produktu eta zerbitzuak argitaratzeko erabiliko du sare soziala eta, nolanahi ere, zure datuak zuzeneko prospekzio-ekintza komertzialak egiteko tratatzea erabakitzen badu, Datu Pertsonalak Babesteko Legearen eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen eskakizunak beteko ditu betiere.

Ez da publizitatetzat hartuko beste erabiltzaile batzuei Venta Biok SAren orria gomendatzea, haiek ere promozioez gozatu eta haren jardueraren berri jaso dezaten.

Jarraian, sare sozialaren pribatutasun-politikaren esteka zehaztu dugu:

Facebook

LAN EGIN GUREKIN

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak IFK A31143803 eta helbidea Ibardin gaina 28 – 31780 Bera (Nafarroa) dituen Venta Biok SA titularra duen tratamendu-sisteman sartuko direla, zure kontsultei erantzun ahal izateko. Indarrean dagoen araudia betetzeko, Venta Biok SAk jakinarazten dizu aurrez aipatutako arauak betetzeko behar-beharrezkoa den epean gordeko direla datuak.

Venta Biok SAk jakinarazten dizu zure datuak zuk emandako baimenaren arabera tratatuko ditugula.
Venta Biok SAk jakinarazten dizu datuen tratamendua legezkoa, fidela, gardena, egokia, beharrezkoa, mugatua, zehatza eta eguneratua izango dela. Horregatik, Venta Biok SAk hitzematen dizu arrazoizko neurri guztiak hartuko dituela, datuak zehatzak ez direnean, horiek berehala ezeztatzeko edo zuzentzeko.

Datuak babesteko indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideak erabilita, zure datu pertsonaletara sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak ezeztatzeko eta transferitzeko eta datuen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea gauzatu ahal izango duzu, bai eta datu horiek tratatzeko emandako baimena kentzekoa ere, eta eskubide horiek gauzatzeko eskaera lehen adierazitako posta-helbidera edo info@ventabiok.com helbide elektronikora bidali behar duzu.

Dagokion erreklamazioa jartzeko Kontrol Agintaritzara jo dezakezu.

Datu hauek bidaltzeak klausula hau onartzea dakar.

BIOK TXARTELA

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak IFK A31143803 eta helbidea Ibardin gaina 28 – 31780 Bera (Nafarroa) dituen Venta Biok SA titularra duen tratamendu-sisteman sartuko direla, zure kontsultei erantzun ahal izateko eta zure interesekoak izan daitezkeen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko. Indarrean dagoen araudia betetzeko, Venta Biok SAk jakinarazten dizu aurrez aipatutako arauak betetzeko behar-beharrezkoa den epean gordeko direla datuok.

Era berean, eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI-CE) 21. artikulua betetzeko, berariaz zure baimena eskatzen dugu gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen produktuen edo sustapenen publizitatea bidaltzeko posta elektroniko bidez edo kideko bestelako komunikazio elektroniko bidez.

Jakinarazten dizugu, edozein unetan ezezta dezakezula merkataritza-komunikazioak jasotzeko zure baimena, eta, horretarako, e-mail bat bidali behar duzu honako helbide elektronikora: info@ventabiok.com

Dagokion erreklamazioa jartzeko Kontrol Agintaritzara jo dezakezu.

NEWSLETTER

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz, jakinarazten dizugu eman diguzun helbide elektronikoa Venta Biok SAren ardurapean dagoen fitxategi batean sartuko dela zure harpidetza-eskaera bideratzeko eta gure Newsletterra aldian behin bidaltzeko..

Venta Biok SAk jakinarazten dizu zure datuak zuk emandako baimenaren arabera tratatuko ditugula.

Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak ezeztatzeko eta transferitzeko eta zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea gauzatzeko idazki bat bidali behar duzu honako helbidera: Ibardin gaina 28 – 31780, Bera (Nafarroa).

Zuk aurkakoa adierazi ezean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, guri edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21. 1 artikuluaren arabera, harpidetza-eskaera egitean, zure baimena dugula zure datuak adierazitako helburuetarako erabiltzeko.

Era berean, jakinarazten dizugu edozein unetan ezeztatu ahal izango duzula emandako baimena, eta Newsletterraren harpidetza bertan behera uzteko e-mail bat bidali behar duzu info@ventabiok.com helbide elektronikora.

Harpidetza egiaztatzeak klausula hau onartzen duzula esan nahi du.

ONLINE DENDA