Animatu, dibertigarria izango da!

Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna zuekin partekatu nahi dugu eta, horregatik, igande desberdin bat proposatzen dizuegu.

Gure inguruko basoetan barrena zirkuitu bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Adin guztietarako egokia izango den 6 km-ko ibilbide zirkularra izango da eta bertan, Urdazubiko txoko bereziak ezagutzeko, bista ikusgarriez gozatzeko eta kontrabandoaren gaineko historiaz betetako tokiak bisitatzeko aukera izango dugu.

Ibilbidean geldialdi txiki bat egingo dugu, eta Haritz Amerikarraren aleak landatuko ditugu birbigunduta dagoen eremu batean.

Amaitzeko eta elkarrekin partekatutako une ona ospatzeko, Lapitxuri jatetxean doako aperitibo bat eskainiko dugu.

 


PLANNING
Igandea Martxoak 26

9:00 – 9:15
Ongietorria eta akreditazio banaketa Urdazubiko plazan, monasterioaren aurrean.
https://goo.gl/maps/hngEhHVdNZNFqjky9

9:15 – 11:30
Ibilbidearen hasiera eta Haritz Amerikarraren aleen landaketa.

12:00
Aperitiboa Lapitxuri jatetxean.

13:00
Parte-hartzaileen agurra.


Familiarekin edo lagunekin batera izena eman nahi baduzu, idatzi e-maila bat eta erreserbatu zure lekua.

Parte hartu nahi dut