Aurtengo urte amaieran, Biok – Lapitxuri-ren 25. urteurrena ospatuko dugu, eta data berezi hau zuekin bizitzeko irrikan gaude.

Lapitxuri izan zen Biok Taldeko lehen eraikina Dantxarinean, eta ordutik gure historiaren lekuko izan da. Horregatik, beti izango du lekua berezia gure bihotzean.
Eta zuek, gure bezero eta lagunak, bidaia honen atal garrantzitsuena izan zarete. Eskerrik asko gurekin egoteagatik eta gure familian parte hartzeagatik.

Ospakizun ahaztezina izango da!

Zure erosketa-orga 500 €-rekin betetzera ausartzen zara… pasatu gabe?

Prestatu urteko esperientziarik zirraragarriena bizitzeko BIOK Lapitxurin.
Astero, 2 lagunez osatutako talde bat erlojupeko erronka dibertigarri batean lehiatuko da, 500 €-ra arteko balioa duen erosketa-orga irabazteko.
4 minutu izango dituzte erosketa-orga bat supermerkatuko produktuekin betetzeko eta 500 €-ra ahalik eta gehien hurbiltzeko, baina kontuz… pasatu gabe!

 

Parte hartu nahi duzu?

Guztira, 3 taldek hartuko dute parte, eta astero talde bat arituko da lehian.
Talde bakoitza 2 pertsonak osatuko dute (lagunak, bikotekidea, senideak, etab.).
Baldintza bakarra dago: bietako batek BIOK Fideltasun Txartela izan behar du.

Izena eman eta gozatu esperientziaz!

 

Izena emateko eta parte hartzeko egutegia

Azaroaren 17an jokatzeko → izen-ematea azaroaren 3tik 9ra
Azaroaren 24an jokatzeko → izen-ematea azaroaren 10etik 16ra
Abenduaren 1ean jokatzeko → izen-ematea azaroaren 17tik 23ra

Astelehenero egingo dugu zozketa parte hartuko duen taldea aukeratzeko izena eman dutenen artean.
Abenduaren 2an iragarriko dugu azken talde irabazlea.

Joko-ordutegia: Partida bakoitza astelehenetan izango da, 18:00etan, Biok Lapitxuri supermerkatuan (Dantxarinea).

 

Saria
Talde irabazlea izango da pasatu gabe 500 €-ra gehien hurbiltzen dena. Eta zure saria izango da… zure erosketa-orgako produktu guztiak!

 

Eman izena eta bizi ezazu emozioa.
Erakutsi zure erosketa-sena eta irabazi zure gurdi betea!

Lehiaketaren oinarriak

IZEN EMAN

Hazka eta Irabaz

Elkarrekin 25 urte ospatzeko, Hazka eta Irabaz jokua prestatu dugu, sari eta opari original mila jasotzeko aukera ematen duena.

Badakigu bakoitzak bereziki atsegin duen atal bat duela gure dendan: agian zure oroitzapen onenak moda dendan daude, edo gure lurrindenda maite duzu. Agian gure jatetxeak zoratzen zaitu, edo gure supermerkatuan galduz gozatzen duzu… Ez du axola zein den zure atala gustukoena, erosketa minimo bat eginez atal bakoitzean, txartel bat jasoko duzu eta sari bikainak irabazteko aukera izango duzu.

Ez galdu aukera… zatoz, jolastu eta ospatu gurekin 25 urteko historia partekatua!